Gure ohiturak landuz, eta besteen kulturak errespetatuz, eratu dezagun mundu bakar integratu bat!

2007-10-14

INTEGRAZIOA

Gaur egun, eskola batean benetako integrazioa lortzea ez da batere erraza. Beti ulertu izan da talde minoritario bat edo kanpotik datorren pertsona bat, talde handian integratu behar dela, aurretik zituen ideiak eta bere aurretiko kultura alde batera utziz.


Baina zuek uste duzue hori eginez gero, benetako integrazioa lortzen dela__ Ez dezagun geure burua engainatu mesedez! Era honetan, bakoitzaren ezaugarri pertsonalak galtzea ez dakar, guztion artean ahalik eta berdintsuen izaten lortu arte. Bide hau jarraituz, pertsonaren pertsonalitatea galtzeko arriskuan gaude. Integrazioa, azken finean, pertsona bakoitzaren garapen soziala eta emozionala izango lirateke eta bakoitzaren ezaugarrietatik abiatuz askoz errazago lortzen da. Izan ere, lurralde bateko gizarte horretan sozializatzeak ez du esan nahi bakoitzaren ideia eta pertsonalitatea alde batera ustea!


Eskoletara ikasle ugari heltzen dira gaigabezi askorekin: fisikoak, psikikoak, sentsorialak, ekonomikoak eta sozialak. Beraz, argi ikus daiteke ume batzuen eta beste batzuen artean ezberdintasun itzelak daudela, ume bakoitza mundu bat delako. Hori kontuan izanik, ume bakoitzak dakienetik abiatu behar da irakaskuntza, guztion helmuga ez baita berdina izango.


Ume bakoitzaren ezaugarri pertsonalak kontuan harturik eta aldi berean, ume guztien artean berdintasun printzipio bat jorratzeko asmoz, laguntza eskuratzea ezinbestekoa. Artikulu honetan umeen artean integrazio bat lortzeko eta hau aurrera eramateko eman beharrreko informazioa agertzen da.

UMEEN BEHARRIZANAK OINARRIAN

Normalean esaten da, umeentzat eskola esperientzia izugarri polita dela, baina noski lehenengo egunak ez dira horrelakoak izaten.

Ume gehienentzat lehenengo egunak desatseginak izaten dira, negarrez egoten baitira askotan. Aldaketa handia suposatzen du eurentzat.
Hori dela eta, "Granada Digitalean" América Fernandez-ek idatzitako artikuluan, Granadan aldaketa batzuk egin dituztela ikusi dut, umeen ongizatea oinarritzat hartuz. Irailetik urrira hilabete bat itxi dute, umeak eskolara egokitzen joateko. Hau lortzeko, lehenengo astean bi orduz baino ez dira joaten, gero hiru orduz azkenean ordutegi normalera heldu arte.Izan ere, umeentzat eskolara joateak aldaketa itzela suposatzen du. Etxean umeak bere gauzak ditu eta etengabe dago bere gurasoekin harremanetan. Orain, aldiz, askoz eremu zabal batera abiatu behar da, non gauza guztiak denonak diren eta bere kabuz baliatzeko tresna batzuk martxan jarri behar dituen.

Egokitzapen hau, normalean, haur eskolan egiten da baina bertara joatea ez da derrrigorrezkoa eta horregatik, oso ondo ikusten dut artikulu honetan planteatzen dena. Egia da haur eskoletan egon direnak egokitzapen hau errazagoa izango dutela, aurretik esperientzia antzeko bat bizi izan dutelako, horregatik esaten da ume bakoitzarentzat egokitzapen atal hau desberdina dela.


Ongizate hau, umeei begira dago batez ere, baina gurasoak ere kontuan hartzen dira. Izan ere, guraso batzuei oso zaila egiten zaie lehenengo egunetan hainbeste ordu banatzea euren seme alabetaz, nahiz eta honen aurrean ere iritzi ezberdinak ageri.