Gure ohiturak landuz, eta besteen kulturak errespetatuz, eratu dezagun mundu bakar integratu bat!
Mostrando entradas con la etiqueta material didaktikoa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta material didaktikoa. Mostrar todas las entradas

2007-12-16

EROSOTASUNEAN JAUSI GARA?

Haur etorkinen irakaslea naiz Barakaldoko ikastetxe batean. Ikasturte honetan hasi naiz beraiekin beharrean. Gai honen inguruan ez nekien ezer, eta gauetik egunera, haur etorkinen euskara laguntzaile bihurtu naiz. Hainbat ikastaro eta hitzaldietara joaten nabil, ea zer edo zer laguntzekorik esango didaten edo esperantzarekin, baina, egia esan, benetan balio izan didaten gauz gutxi entzun ditut orain arte! Denok ere, nahiko galduta gabiltzala iruditzen zait. Hala ere, bada behin eta berriro entzuten ari naizen esaldi bat hitzaldietan, ikastetxean, nire egoera berdinean dauden irakasleei, atal honetako partaideei... eta sutan jartzen nau: "haur etorkinei euskara irakasteko ez dugu material didaktikorik, eta horrela, oso zaila edo ia ezinezkoa zaigu euskara irakastea". Egia da, bai, ni aurten sartu naizela mundu honetan, baina orain arte haur etorkinekin izan dudan esperientziagatik, nik uste dut kexu hori erosotasunak eragiten digun kexua baino ez dela. Izan ere, hori diotenek, pentsatu al dute noizbait pertsonok hizkuntzak nola ikasten ditugun? Material didaktikoa benetan hain garrantzitsua ote da? Edo ez ote dute garrantzi gehiago material didaktikoak baino irakasleek haur horiekiko dituzten jarrerek? Eta pentsatu ote dute azken 30 urteotan haur erdaldunak euskal ikastetxeetan nola euskaldundu diren? Material didaktiko horiek, moldaketa urri batzuk eginda, ez al dute balio kasu horretarako? Haur hori ikasgelan eroso, gustura, integratuta sentitzeak, ez ote du horrengan gure hizkuntza ikasteko eragin handiagoa izango material didaktiko ona izateak baino? Gu haur horren lekuan jarriko bagina hizkuntza berri bat ikasteko, zer izango zatekeen garrantzitsuena? ... Eta... Zer da irakaskuntza? Irakaskuntzak, irakasle izateak, zer inplikatzen du?
Nik oraindik ez dut esperientzia gehiegi arlo honetan, baina nik uste dut, sarriegi eta ez haur etorkineik soilik, irakasleok erosotasunean erortzen garela, eta irakaskuntza lanbide eta bokazio ez bada, zuhaitz horrek fritu gutxi ematen ditu!
MAITE
Hik Hasi aldizkarian aurkitu dut Maitek honen inguruan idatzitakoa, eta benetan interesgarria iruditu zait.

2007-12-15

KULTURARTEKOTASUNA BULTZATUZ!

Kulturartekotasuna jorratzen duen web orrialde interesgarri bat aurkitu dut, eta oso baliagarria izan zait informazio ugari eskuratzeko. Orrialde honetan gai honen inguruko material ugari dago: tresna didaktikoak, artikuluak, liburuak, jolasak...

Nik orain oso interesgarriak iruditu zaizkidan bi artikulu azpimarratuko ditut eta hauek azalduko ditut pixka bat. Hala ere, orrialde osoa interesgarria da eta irakurtzera bultzatzen zaituztet!

Orain azalduko dudan lehen artikulu hau, gabonen ingurukoa da. Gabonak heltzear daude eta horregatik, guztietatik hau aukeratu dut. CEIP Cristobal Colón, Valladolid-en egindakoa da. Hauek, herrialde ezberdinentatik etorritako atzerritarrak ikertzen hasi dira. Kasu honetan, kulurartekotasuna lantzeko, bi ariketa burutu dituzte.

- Belen bat egin dute, mundu osoko pertsonaiak erabiliz.

- Gabonetan Bulgarian ezagunak diren ogiak prestatu dituzte ume guztientzat zuzenduta.

Oso deigarria da, honen inguruan, informazio zehatzagoa ikusteko, klik egin hemen.

Bigarren artikulu honetan, material didaktikoak ikus ditzakezue. Lehenik eta behin, herrialde ezberdinetako jolasak ageri dira. Hauek oso aproposak izan daitezke, izan ere, eskoletan herrialde ezberdinetako umeak egoten dira eta oso aberasgarria ikusten dut, bakoitzak bere herrialdetako jolasak erakustea gainontzeko umeei.

Jolasak agertzeaz, gain, bese artikulu batzuk irakurtzeko aukera duzue.