Gure ohiturak landuz, eta besteen kulturak errespetatuz, eratu dezagun mundu bakar integratu bat!

2007-10-21

ARAZOEKIN AURRERA!

Ikastetxeetara etorkin ugari heltzen hasi dira. Argi dago ikasle horiek beste ikasleekin batera ikasi behar dutela integrazioa lortzeko, baina praktikan oztopo ugari agertzen dira integrazio hori bideratzeko. Eta gure kasuan, bi hizkuntza ikasi beharrak ez du lana inolaz ere errazten. Gure artean ikasle horien eskolatzeak eztabaida eta kezka sortu ditu, baina batez ere ikasleak Lehen Hezkuntzako azken ziklora eta Bigarren Hezkuntzara heltzen direnean.
Hori da, Berria egunkarian (2006-03-21) aldarrikatzen dena, idatzitako artikulu honetan. Honen izenburua "ikasgelan etorkin bakar batek talde osoan eragiten du" izenekoa da.

Baina ez dira soilik etorkinen kasuak, ama hizkuntza euskara ala erdera izateak ere aldaketa ikaragarriak suposatzen baititu. Nik uste dut, aldaketa guztiak kontuan hartu eta laguntza handia eskainiz lortu daitekeela, beti ere guztion integrazioa bultzatuz.

Azken finean, horren aurrean norberak jartzen duen interesan dagoela gakoa uste dut. Ume batek hizkuntza bat ikasteko ahaleginak egiten baditu ikasiko du, eta aldiz, ahaleginak egiten ez dituena {berdin da etorkina izan ala hemekoa izan} ez du inolako arrakastarik izango.

Artikulu honetan, informazio pixkat emateaz gain, ume etorkinen iritziak agertzen dira, hizkuntza berria, euskara, ikastearen inguruan eta oso interesgarriak direla uste dut.



Bestalde, orain esandako guztia lortzea, hau da, integrazioa eta aldi berean umeen ersotasuna lortzea, gizarteko partaide sentituz eta hizkuntza berrien alorrean aurrera jarraitzeko gogoa izatea ez da ezinezkoa. Hori da Ave Maria ikastetxeak jarraitzen duen lan ardatza, jarduera berezi eta ezberdinen bitartez. Artikulu hau, Iñigo Astiz-ek idatzi du Berria egunkarian.