Gure ohiturak landuz, eta besteen kulturak errespetatuz, eratu dezagun mundu bakar integratu bat!
Mostrando entradas con la etiqueta irakasleen lana. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta irakasleen lana. Mostrar todas las entradas

2007-12-16

ESKOLARATZE PROZESUAN SORTUTAKO BEHARRAK

Oraingo honetan, ikasle etorkinak eskolaratzean, gelan prozesua nola bideratu azalduko dut. Prozesu honetan, behar batzuk sortzen dira eta honako hauek dira:

  • Harrerako gizartearen kultura ezagutzeko eta horri egokitzeko ikasleak duen beharra: jatorrizko ingurune kulturalean ikasitakoa eta ona etortzean, eskolaren irudia eta gizartean aurkitzen duena oso ezberdinak izan daitezke. Denbora eman behar diegu hau bereganatzeko eta guk ere ahaleginak egin behar ditugu eskolaren eta familiaren ikuspuntu ezberdinak argitzeko eta ulertzeko. Era horretan, denok aberastuko gara kulturen arteko elkarrrizketen bidez.
  • Ikasle etorkinaren kultura eta hizkuntza baloratzeko dagoen beharra: ikasleak sentitu behar du bera, bere jatorrizko kultura eta hizkuntza onartzen eta baloratzen dugula. Horrek garrantzi handia du norberaren irudi positiboa eraikitzeko, eta hemengo kultura eta hizkunzta onartzeko jarrera ona izateko ere.
  • Hemengo hizkuntzak ikasteko ikasle etorkinak duen beharra
  • Ikaslearen integrazioa lehenengo unetik zaindu beharra: ikasle berriak etortzen diren momentutik integrazioa bideratu dugu eta desberdintasunen aurrean sor daitezkeen gatazkak eta baztertzeak gainditzen lagundu behar diegu.
  • Ikaste prozesuari gertutik jarraitu beharra: haurraren aurrerapen, ozotopo edo zailtasunak aztertuko ditugu eta horiek gainditzeko behar duen laguntza eskainiko diogu.
  • Ikasle guztiei kulturarteko hezkuntza eskaini beharra: aberasgarria da gelan kultura ezberdinak egotea. Aukera eman behar diegu ikasle giztiei kultura ezberdinak ezagutzeko, baloratzeko.

Informazio hau,Hik Hasi aldizkaritik atera dut. Oso interesgarria dela uste dut. Amaia Sesmak, Pilar Hernández-ek eta Irma Ortegak idatzitako artikulutik atera dut. Gasteizko Berritzeguneko Kultura Arteko batzordeko kideak dira.

ESKOLARATZEAN FAMILIAREKIN SORTU DAITEZKEEN ARAZOAK

Etorkinak eskolaratzean, oso faktore garrantzitsua da familia eta eskolaren artean harreman ona izatea. Askotan, bide hau ez da erraza izaten. Batzutan ikaslea eskolaratzean, bere jatorriko kulturarekin bat ez datozen balio batzuen eragina izan dezake.
Haurrek, gizarteko hizkuntzan zenbat eta erraztasun handiagoa hartu, orduan eta distantia handiagoa ezartzen da erraztasun hori lortu ez duten helduekiko. Gainera, etxeko hizkuntzan erraztasuna galtzen badoaz, azkenean familiarekin berarekin komunikazio arazoak ere sor daitezke.
Honen aurrean, irakasleok kontuan hartu beharko ditugu aipatutako ezaugarriak, gure esku hartzea egoera berrietara egokitzeko. Egokitzapen prozesu bat bideratuz lortuko da, familiak dinamika berrian behar duen erritmoan eta denboran moldatzen joan dadin, informazio argia eta zehatza emanez, eta haien egoera ulertzeko enpatia baliatuz.
Prozesuaren urratsak eta denborak desberdinak izango dira familia bakoitzaren estiloaren eta kulturaren arabera. Horren aurrean, irakasle bakoitzak ikusiko du zein izan daitekeen unerik aproposena guraso berriak gelako dinamikan parte hartzera gonbidatzeko.
Batzuetan, beste guraso baten konplizitaterekin jokatzea eragin positiboak izan ditzake. Beste kasu batzuetan, aldiz, eskolako jaialdietan, guraso guztien parte hartzea bultzatzea, guraso horiei garrantzia emten diegula ikusten badute agian, integratzeko pausuak emango dituzte.... Beti ere pertsonaren arabera izango da.

2007-10-27

IRAKASLEEN LANA

Umeek, guk pentsatzen duguna baino askoz gehiago dakite. Askotan, etorkinak ona etortzean ezer jakingo ez balute bezala tratatzen ditugu eta alde horretan oso erratuta gaude.

Bertako hizkuntza ez jakiteak ez du esan nahi gauza ugari ez dakizkitenik.

Irakaslearen lana, umea dakienetik abiatzea da. Kanpotik datozenean, euren ama hizkuntzan gauza asko dakizkite eta guretzat arlo guzti horiek ere garrantzitsuak direla ikusarazi behar diegu; eurek ikasitako jolasak, hizkuntza...

Euren ama hizkuntza baloratzen dugula ikusten badute, haurrak motibatuta egongo dira eta bertako hizkuntza ikasteko askoz arazo gutxiago izango dituzte. Baina nik uste dut, baloratzen dugula ikustea ez dela nahikoa, euren kulturak ere hemengo gizartean garrantzia duela ikusi behar dute. Horretarako oso garrantzitsua izango litzateke, euren klaseko txokoetan herrialde ezberdinetako materialak eta jostailuak egotea. Beste alde batetik, saiatu behar dugu, integrazio soziala eskolako esparru guztietan zabaltzen: gelara, jolastokira, jantokira, eskolaz kanpoko ekintzetra, txangoetara...Beraz, guztiok koordinatuta lan egin behar dugu, irizpide bateratuak erabiltzeko.

Hona hemen Hik Hasi-tik ateratako artikulua. Izenburua hauxe da: Ikasle etorkinak haur hezkuntzan: Hizkuntzen trataera haur etorkinekin.

Oso interesgarria dela uste dut. Alde batetik, etorkinekin hizkuntza berria zelan landu agertzen da. Horretarako, euren ama-hizkuntzaren garrantzia, gurasoen lana eta irakasleen egin beharrekoa azaltzen du argi eta garbi.

2007-10-25

PRINTZIPIOAK

Etorkinak eskolaratzean, irakasleek hainbat gauza izan behar dituzte kontuan. Alde batetik, euren hasierako ezagutzak ikusi beharko lituzkete, hortik hasita umeek nolako eboluzioa izan duten jakin ahal izateko. Guztion egoera ez da berdina eta beraz, ume guztiekin ez da berdin jokatu behar, ikaskuntza indibidualizatua bultzatu behar dela uste dut.
Etorkinak eskolaratzean, hauexek izan beharko lirateke erabili beharreko printzipioak:
  • Integrazioa: ikasle etorkinekin eskola- integrazioa lortu nahi da, eta era berean gizarte-integrazioa eta kohesioa.
  • Berdintasuna: kultura arteko hezkuntzak talde nagusiak eta gutxiengoen taldeak elkarrekin berdin onartu behar direla esan nahi du. Eskolak denen arrakasta bultzatu behar du, etorkinena ere bai, gutxiengo kulturak ezagutzea eta elkarrizketan jartzea, jarrera baztertzaileak baztertzea, eta kultura arteko gatazkak eklarrizketaren bidez konpontzea.
  • Interkulturalitatea: kultura arteko hezkuntzak kultura ezberdinen elkarrizketa, errespetua, eta errekonozimendua bultzatu behar ditu. Horretarako gutxiengo kulturaren zenbait eduki, jarduera, eta presentzia curriculumean ageri behar dira.
  • Kalitatea: helburu hauek denontzako dira, inor baztertu gabe eta ikasle guztien eskola eta gizarte garapenaren alde.