Gure ohiturak landuz, eta besteen kulturak errespetatuz, eratu dezagun mundu bakar integratu bat!

2007-12-16

ESKOLARATZE PROZESUAN SORTUTAKO BEHARRAK

Oraingo honetan, ikasle etorkinak eskolaratzean, gelan prozesua nola bideratu azalduko dut. Prozesu honetan, behar batzuk sortzen dira eta honako hauek dira:

  • Harrerako gizartearen kultura ezagutzeko eta horri egokitzeko ikasleak duen beharra: jatorrizko ingurune kulturalean ikasitakoa eta ona etortzean, eskolaren irudia eta gizartean aurkitzen duena oso ezberdinak izan daitezke. Denbora eman behar diegu hau bereganatzeko eta guk ere ahaleginak egin behar ditugu eskolaren eta familiaren ikuspuntu ezberdinak argitzeko eta ulertzeko. Era horretan, denok aberastuko gara kulturen arteko elkarrrizketen bidez.
  • Ikasle etorkinaren kultura eta hizkuntza baloratzeko dagoen beharra: ikasleak sentitu behar du bera, bere jatorrizko kultura eta hizkuntza onartzen eta baloratzen dugula. Horrek garrantzi handia du norberaren irudi positiboa eraikitzeko, eta hemengo kultura eta hizkunzta onartzeko jarrera ona izateko ere.
  • Hemengo hizkuntzak ikasteko ikasle etorkinak duen beharra
  • Ikaslearen integrazioa lehenengo unetik zaindu beharra: ikasle berriak etortzen diren momentutik integrazioa bideratu dugu eta desberdintasunen aurrean sor daitezkeen gatazkak eta baztertzeak gainditzen lagundu behar diegu.
  • Ikaste prozesuari gertutik jarraitu beharra: haurraren aurrerapen, ozotopo edo zailtasunak aztertuko ditugu eta horiek gainditzeko behar duen laguntza eskainiko diogu.
  • Ikasle guztiei kulturarteko hezkuntza eskaini beharra: aberasgarria da gelan kultura ezberdinak egotea. Aukera eman behar diegu ikasle giztiei kultura ezberdinak ezagutzeko, baloratzeko.

Informazio hau,Hik Hasi aldizkaritik atera dut. Oso interesgarria dela uste dut. Amaia Sesmak, Pilar Hernández-ek eta Irma Ortegak idatzitako artikulutik atera dut. Gasteizko Berritzeguneko Kultura Arteko batzordeko kideak dira.

No hay comentarios: