Gure ohiturak landuz, eta besteen kulturak errespetatuz, eratu dezagun mundu bakar integratu bat!
Mostrando entradas con la etiqueta kulturartekotasuna. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta kulturartekotasuna. Mostrar todas las entradas

2007-12-16

ESKOLARATZE PROZESUAN SORTUTAKO BEHARRAK

Oraingo honetan, ikasle etorkinak eskolaratzean, gelan prozesua nola bideratu azalduko dut. Prozesu honetan, behar batzuk sortzen dira eta honako hauek dira:

  • Harrerako gizartearen kultura ezagutzeko eta horri egokitzeko ikasleak duen beharra: jatorrizko ingurune kulturalean ikasitakoa eta ona etortzean, eskolaren irudia eta gizartean aurkitzen duena oso ezberdinak izan daitezke. Denbora eman behar diegu hau bereganatzeko eta guk ere ahaleginak egin behar ditugu eskolaren eta familiaren ikuspuntu ezberdinak argitzeko eta ulertzeko. Era horretan, denok aberastuko gara kulturen arteko elkarrrizketen bidez.
  • Ikasle etorkinaren kultura eta hizkuntza baloratzeko dagoen beharra: ikasleak sentitu behar du bera, bere jatorrizko kultura eta hizkuntza onartzen eta baloratzen dugula. Horrek garrantzi handia du norberaren irudi positiboa eraikitzeko, eta hemengo kultura eta hizkunzta onartzeko jarrera ona izateko ere.
  • Hemengo hizkuntzak ikasteko ikasle etorkinak duen beharra
  • Ikaslearen integrazioa lehenengo unetik zaindu beharra: ikasle berriak etortzen diren momentutik integrazioa bideratu dugu eta desberdintasunen aurrean sor daitezkeen gatazkak eta baztertzeak gainditzen lagundu behar diegu.
  • Ikaste prozesuari gertutik jarraitu beharra: haurraren aurrerapen, ozotopo edo zailtasunak aztertuko ditugu eta horiek gainditzeko behar duen laguntza eskainiko diogu.
  • Ikasle guztiei kulturarteko hezkuntza eskaini beharra: aberasgarria da gelan kultura ezberdinak egotea. Aukera eman behar diegu ikasle giztiei kultura ezberdinak ezagutzeko, baloratzeko.

Informazio hau,Hik Hasi aldizkaritik atera dut. Oso interesgarria dela uste dut. Amaia Sesmak, Pilar Hernández-ek eta Irma Ortegak idatzitako artikulutik atera dut. Gasteizko Berritzeguneko Kultura Arteko batzordeko kideak dira.

2007-12-15

KULTURARTEKOTASUNA BULTZATUZ!

Kulturartekotasuna jorratzen duen web orrialde interesgarri bat aurkitu dut, eta oso baliagarria izan zait informazio ugari eskuratzeko. Orrialde honetan gai honen inguruko material ugari dago: tresna didaktikoak, artikuluak, liburuak, jolasak...

Nik orain oso interesgarriak iruditu zaizkidan bi artikulu azpimarratuko ditut eta hauek azalduko ditut pixka bat. Hala ere, orrialde osoa interesgarria da eta irakurtzera bultzatzen zaituztet!

Orain azalduko dudan lehen artikulu hau, gabonen ingurukoa da. Gabonak heltzear daude eta horregatik, guztietatik hau aukeratu dut. CEIP Cristobal Colón, Valladolid-en egindakoa da. Hauek, herrialde ezberdinentatik etorritako atzerritarrak ikertzen hasi dira. Kasu honetan, kulurartekotasuna lantzeko, bi ariketa burutu dituzte.

- Belen bat egin dute, mundu osoko pertsonaiak erabiliz.

- Gabonetan Bulgarian ezagunak diren ogiak prestatu dituzte ume guztientzat zuzenduta.

Oso deigarria da, honen inguruan, informazio zehatzagoa ikusteko, klik egin hemen.

Bigarren artikulu honetan, material didaktikoak ikus ditzakezue. Lehenik eta behin, herrialde ezberdinetako jolasak ageri dira. Hauek oso aproposak izan daitezke, izan ere, eskoletan herrialde ezberdinetako umeak egoten dira eta oso aberasgarria ikusten dut, bakoitzak bere herrialdetako jolasak erakustea gainontzeko umeei.

Jolasak agertzeaz, gain, bese artikulu batzuk irakurtzeko aukera duzue.

2007-11-25

KULTURARTEKOTASUNA

Hemen doakizue interkultualitateari buruzko bideo bat. Oso interesgarria dela uste dut, bertan esaten dena oso garrantzitsua da eta denok kontuan izan beharrekoa, eta horrez gain, marrazki ederrak agertzen dira.

http://www.youtube.com/watch?v=RxsvztGEewU

2007-11-24

MUNDUA JOLASEAN!

Kulturartekotasuna lantzeko beste metodo eraginkor bat, tailerrak eta jolasak dira.
Mundua jolasean liburuan, kontinente bakoitzeko bost jolas eta bost tailer aurkezten dira.
Urtxintxako web orritik ateratako liburua da.

BIDEA ERRAZAGOA EGINEZ!

Ereite elkarteak, urriak 18, larunbatean, literatura eta artea ezagutarazten duen erakusketa eta liburua plazaratu zuten.
Honen helburu nagusia, kulturartekotasuna izan da, hau da, munduan dauden kultura ezberdinak ezagutzea eta hauetaz gozatzea dakarren aberastasuna agerian ustea.
Hau lantzeko, kuturartekotasuna, metodo ugari daude. Euretariko bat Ereite elkarteak egindakoa izan da. Herrialde ezberdinetako artea eta literatura modu ezberdin batean landu dute, ipuinen eta artelanen bitartez hain zuzen ere.
Horretarako, herrialde ezberdinetako 33 ipuin hartu eta hauek artelan bilakatzea izan da helburuetariko bat.
Azkenik erakusketaz gain, 31 ipuin eta 33 artista eginiko artelanak liburu batean plazaratu dute. Liburuan, herrialde eta kultura ezberdinetako, hizkuntza, artea eta literatura ageri dira.

Niri, oso garrantzitsua eta interesgarria iruditu zait egindako lana. Metodo entretenigarri baten bitartez, kultura ezberdineko informazio ugari eskuratzeko aukera ematen du eta horrez gain, gureaz gain, beste hainbat kultura daudela kontzientzia hartzera bultzatzen gaitu. Guretzat gurea oso garrantzitsua, aberatsa den bitartean kanpotik etortzen diren pertsonek ere berdina pentsatuko dute euren kulturaz. Ona etortzean izugarrizko esfortsua egin behar dute bertako bizimodura moldatu behar direlako. Hau egitea oso zaila da eta horregatik guk ere erraztasun batzuk ipintzea komenigarria izango litzateke. Eurek ikusi behar dute, ona moldatzeak eta hemengo kultura ezagutzeak ez duela esan nahi euren kultura alde batera utzi nahi dugunik. Horretaz kontziente badira, bidea askoz errazagoa izango litzateke eta hau egiteko gure lana ere ezinbestekoa da.


Kulturartekotsuna lantzeko adibidez, Aurelio Vicentek, liburuko diseinatzaileak, mendebaldean erabiltzen dugun teklatua irudikatu du liburuaren azalean, baina hizkuntza ezberdineko hizkiekin. Adibide hau, euren lekuan jartzeko aukera ematen digu, hau da, eurek jasan beharreko zailtasunak bizitzeko.

Oso interesgarria izateaz gain, nik uste dut oso aproposa izan daitekeela umeekin lantzeko. Inkontzienteki gauza ugari ikasiko lituzkete eta kultura ezberdinetan daden ezaugarri, ohiturak, ikasteaz gain, hauek errespetatzera eta baloratzera bultzatzen ditugu.














2007-11-10

LIBURUEN GARRANTZIA

Litterae Mundi izeneko liburudendak, hainbat ipuin proposatzen ditu kulturartekotasuna jorratzeko. ( Beste hainbat gai ere noski).

Hona hemen, http://www.sarekide.net/experiencias/kulturarte/Litterae%20Mundi/cuentosoctubre, kulturartekotasuna lantzeko liburuak. Liburuen izenburuak ageri dira. Liburu ugari direnez, sailkatuta ageri dira, hau da, liburuak aipatu aurretik zertaz doazen azaltzen da gainetik eta ondoren, horien inguruko hainbat liburuen izenburuak ageri dira.
Kulturartekotasuna lantzeko gai ezberdinak ageri dira, eta beraz, liburu ugari ikus daitezke bertan.
Beraz, hau, kulturartekotasuna lantzeko beste bide bat izango litzateke.

BAKIOKO ESKOLAKO INAUTERIAK

Gaur egun, etorkin ugari heltzen ari dira Euskal herriko eskola desberdinetara eta hori ikusita, hianbat eskoletan kulturartekotasunaren inguruko proiektuak habian jarri dituzte.


Nik adibidez, Bakioko Urkitza ikastetxean ikasi nuen eta pasadan urtean praktiketan egon nintzenean, inauterietan, interkulturalitatea izeneko gaia jorratu zuten. Honen inguruko proiektu bat landu zuten.

Eskolan kanpoko hamar ume daude, eta ume horien herrialdeak eta Euskal Herria batuz, herrialde bakoitzean tipikoak diren edariak eta janariak landu zituzten. Horretarako, eskola eta gurasoen arteko elkarrekintza eman zen. Izan ere, inauteriak heldu baino lehen, umeek eskolan herrialde ezberdinetako edariak eta dantzak landu baitzituzten. Gero, inauteri egunean antzerki eta abestien bitartez, hau guztia landu zuten.

Umeen antzerkiekin ez zen dena bukatu. Amaieran, kalean, "denda" ezberdinak jarri zituzten non herrialde ezberdinetako edariak agrtzen ziren pertsona guztiak proba zitzaten. Denda bakoitzean, herrialdearen izena jarrita zegoen eta bertan, bertakoak ziren umeen gurasoak ageri ziren, herrialde horretako edaria prestatzen.

Nire ustez, oso esperientzia polita izan zen. Umeek era dibertigarri baten bidez, gauza asko ikasi zituzten eta honez gain, eskola eta gurasoen artean ere, harreman estua lortu zen. Umeek, beraien ohituretaz gain, beste hainbat daudela barneratu zuten eta hauek errespetatu eta baloratu behar direla ikusi zuten. Klasean kanpoko umeak egotea ere, lana erraztu zuen eta politago bihurtu zuen, beraei izugarri gustatu zitzaielako bere herrialdeaz hitz egitea, hau da, garrantzia ematen geniola ikustea eta ondorioz, parte hartze handia egon zen.
Beraz, hau izan daiteke adibidez, interkulturalitatea lantzeko beste modu bat.

HELBURUAK

Mondragoneko unibertsitateak, XXI.mendeko hezkuntza erronka moduan, kulturartekotasuna eta eleaniztasuna jarri dute.
Bertan, ikasleak prestakuntzaren bukaeran gai hauen inguruan lortu behar dituen helburuak ageri dira.
Nire ustez, helburu egokiak dira, gure gizartea gero eta anitzagoa da eta honen aurrean nola jardun, zer egin, etorkinak integratzeko programak diseinatzen jakin, hizkuntza gutxitua nola bideratu, etorkinen hizkuntzen aurrean zelan jokatu... jakitea ezinbetsekoa delako gaur egun, irakasle gisa jarduteko.
Nire ustez gertatzen dena da, hori jakitera derrigortzen gaituztela baina gauza gutxi irakasten dizkigute gai hauen inguruan. Lehenik eta behin, atal hau hain garrantzitsua izanik garrantzi handiagoa eman beharko litzaioke unibertsitatan, gero, honen inguruko jakintza batzuk izan ditzagun. Adibidez, kulturartekotasuna bideratzeko jolasak erakutsi, jokaerak, suertatzen diren arazo batzuk azaldu eta huen interbideak ematen saiatu...
Egia da eskola bakoitza mundu bat dela, eta bakoitzean esperientzia desberdinak egongo direla, bina badira ezagutza orokor batzuk denontzat baliagarriak izan daitezkeenak.