Gaur egun, etorkin ugari heltzen ari dira Euskal herriko eskola desberdinetara eta hori ikusita, hianbat eskoletan kulturartekotasunaren inguruko proiektuak habian jarri dituzte.
Nik adibidez, Bakioko Urkitza ikastetxean ikasi nuen eta pasadan urtean praktiketan egon nintzenean, inauterietan, interkulturalitatea izeneko gaia jorratu zuten. Honen inguruko proiektu bat landu zuten.
Eskolan kanpoko hamar ume daude, eta ume horien herrialdeak eta Euskal Herria batuz, herrialde bakoitzean tipikoak diren edariak eta janariak landu zituzten. Horretarako, eskola eta gurasoen arteko elkarrekintza eman zen. Izan ere, inauteriak heldu baino lehen, umeek eskolan herrialde ezberdinetako edariak eta dantzak landu baitzituzten. Gero, inauteri egunean antzerki eta abestien bitartez, hau guztia landu zuten.
Umeen antzerkiekin ez zen dena bukatu. Amaieran, kalean, "denda" ezberdinak jarri zituzten non herrialde ezberdinetako edariak agrtzen ziren pertsona guztiak proba zitzaten. Denda bakoitzean, herrialdearen izena jarrita zegoen eta bertan, bertakoak ziren umeen gurasoak ageri ziren, herrialde horretako edaria prestatzen.
Nire ustez, oso esperientzia polita izan zen. Umeek era dibertigarri baten bidez, gauza asko ikasi zituzten eta honez gain, eskola eta gurasoen artean ere, harreman estua lortu zen. Umeek, beraien ohituretaz gain, beste hainbat daudela barneratu zuten eta hauek errespetatu eta baloratu behar direla ikusi zuten. Klasean kanpoko umeak egotea ere, lana erraztu zuen eta politago bihurtu zuen, beraei izugarri gustatu zitzaielako bere herrialdeaz hitz egitea, hau da, garrantzia ematen geniola ikustea eta ondorioz, parte hartze handia egon zen.
Beraz, hau izan daiteke adibidez, interkulturalitatea lantzeko beste modu bat.
No hay comentarios:
Publicar un comentario