Gure ohiturak landuz, eta besteen kulturak errespetatuz, eratu dezagun mundu bakar integratu bat!

2007-10-21

ARAZOEKIN AURRERA!

Ikastetxeetara etorkin ugari heltzen hasi dira. Argi dago ikasle horiek beste ikasleekin batera ikasi behar dutela integrazioa lortzeko, baina praktikan oztopo ugari agertzen dira integrazio hori bideratzeko. Eta gure kasuan, bi hizkuntza ikasi beharrak ez du lana inolaz ere errazten. Gure artean ikasle horien eskolatzeak eztabaida eta kezka sortu ditu, baina batez ere ikasleak Lehen Hezkuntzako azken ziklora eta Bigarren Hezkuntzara heltzen direnean.
Hori da, Berria egunkarian (2006-03-21) aldarrikatzen dena, idatzitako artikulu honetan. Honen izenburua "ikasgelan etorkin bakar batek talde osoan eragiten du" izenekoa da.

Baina ez dira soilik etorkinen kasuak, ama hizkuntza euskara ala erdera izateak ere aldaketa ikaragarriak suposatzen baititu. Nik uste dut, aldaketa guztiak kontuan hartu eta laguntza handia eskainiz lortu daitekeela, beti ere guztion integrazioa bultzatuz.

Azken finean, horren aurrean norberak jartzen duen interesan dagoela gakoa uste dut. Ume batek hizkuntza bat ikasteko ahaleginak egiten baditu ikasiko du, eta aldiz, ahaleginak egiten ez dituena {berdin da etorkina izan ala hemekoa izan} ez du inolako arrakastarik izango.

Artikulu honetan, informazio pixkat emateaz gain, ume etorkinen iritziak agertzen dira, hizkuntza berria, euskara, ikastearen inguruan eta oso interesgarriak direla uste dut.



Bestalde, orain esandako guztia lortzea, hau da, integrazioa eta aldi berean umeen ersotasuna lortzea, gizarteko partaide sentituz eta hizkuntza berrien alorrean aurrera jarraitzeko gogoa izatea ez da ezinezkoa. Hori da Ave Maria ikastetxeak jarraitzen duen lan ardatza, jarduera berezi eta ezberdinen bitartez. Artikulu hau, Iñigo Astiz-ek idatzi du Berria egunkarian.

2007-10-20

DESBERDINTASUNEN ABERASTASUNA

Oso interesgarria iruditu zait Asier Iturriagaetxebarriak Berria egunkarian idatzitako artikulua, eta oso egokia izan daiteke honen inguruan hausnarketa sakon bat egiteko. Berri honetan batez ere, Zarauzko Oroiketa herri ikastetxeko integrazioa azaltzen da. Honen inguruan, bertako zuzendariak eta ikas buruak hitz egiten dute.

Bertan azaltzen denez, orain dela 6 urte Europakoak ez ziren etorkinak etortzen hasi ziren eta aparteko ikasgela batean sartu zituzten.
Orain honen inguruan, hausnarketa bat egin dezazuen esaten dituet mesedez. Zuek uste duzue hau eginez gero, benetako integrazioa lortuko dugula? Ez horixe! Gutxiengo pertsona horiek izugarrizko esfortsua egin behar dute hemen sozialitzatzeko. Haien lana hain handia izanik, zergatik saiatzen dira bide hau zailago egiten? Gizarteratzeko bide bakarra bertan bizi direnekin erlazionatzea da.

Ni batxilergoan egon naizenean, askotan ikusi dut A ereduan dauden etorkinak euren artean talde bat osatu dutela eta bertakoak, aldiz, beste talde bat. Era horretan inoiz ez dugu integrazioarik lortuko baina noski, hau ahalbidetzeko txikitatik hastea ezinbetsekoa da.

Ikastetxeko zuzendariak esaten duen bezala, honen ondorioz emaitza txarrak lortzen hasi ziren, eta are gehiago, ikasleen artean liskarrak sortzen ziren. "Ikasle etorkinek ez zuten lekurik bilatzen eskolan, ez ziren ikastetxeko kide sentitzen¨.


Hau ikustean aldaketak egin zituzten, ume guztiak klase berean jarriz. Nire ustez, hau izan beharko litzateke hasieratik egin beharrekoa. Umeak ez dira eskolara "egokitu" behar, eskola egokitu behar da umeetara. Eskola guztiak ume guztien bedintasuna jorratu behar dutela uste dut, denak egoera berdinetan jarriz. Horren aurrean egia da arazo batzuk suertatuko direla, hizkuntza mailan adibidez, eta honen aurrean bai pentsatu behar dutela zer egin.


Ikus dezakezuenez, niri artikulu hau oso interesgarria iruditu zait. Honen inguruan nire iritzia emateaz gain, artikulu honetan azaltzen den egoera azaldu dut gainetik, baina zehaztasun gehiagoz ikusteko klik egin hemen. Desberdintasunetan dagoen aberastasuna aprobetxatu beharko genuke, eta ez dena era txar batean hartu.

2007-10-14

INTEGRAZIOA

Gaur egun, eskola batean benetako integrazioa lortzea ez da batere erraza. Beti ulertu izan da talde minoritario bat edo kanpotik datorren pertsona bat, talde handian integratu behar dela, aurretik zituen ideiak eta bere aurretiko kultura alde batera utziz.


Baina zuek uste duzue hori eginez gero, benetako integrazioa lortzen dela__ Ez dezagun geure burua engainatu mesedez! Era honetan, bakoitzaren ezaugarri pertsonalak galtzea ez dakar, guztion artean ahalik eta berdintsuen izaten lortu arte. Bide hau jarraituz, pertsonaren pertsonalitatea galtzeko arriskuan gaude. Integrazioa, azken finean, pertsona bakoitzaren garapen soziala eta emozionala izango lirateke eta bakoitzaren ezaugarrietatik abiatuz askoz errazago lortzen da. Izan ere, lurralde bateko gizarte horretan sozializatzeak ez du esan nahi bakoitzaren ideia eta pertsonalitatea alde batera ustea!


Eskoletara ikasle ugari heltzen dira gaigabezi askorekin: fisikoak, psikikoak, sentsorialak, ekonomikoak eta sozialak. Beraz, argi ikus daiteke ume batzuen eta beste batzuen artean ezberdintasun itzelak daudela, ume bakoitza mundu bat delako. Hori kontuan izanik, ume bakoitzak dakienetik abiatu behar da irakaskuntza, guztion helmuga ez baita berdina izango.


Ume bakoitzaren ezaugarri pertsonalak kontuan harturik eta aldi berean, ume guztien artean berdintasun printzipio bat jorratzeko asmoz, laguntza eskuratzea ezinbestekoa. Artikulu honetan umeen artean integrazio bat lortzeko eta hau aurrera eramateko eman beharrreko informazioa agertzen da.

UMEEN BEHARRIZANAK OINARRIAN

Normalean esaten da, umeentzat eskola esperientzia izugarri polita dela, baina noski lehenengo egunak ez dira horrelakoak izaten.

Ume gehienentzat lehenengo egunak desatseginak izaten dira, negarrez egoten baitira askotan. Aldaketa handia suposatzen du eurentzat.
Hori dela eta, "Granada Digitalean" América Fernandez-ek idatzitako artikuluan, Granadan aldaketa batzuk egin dituztela ikusi dut, umeen ongizatea oinarritzat hartuz. Irailetik urrira hilabete bat itxi dute, umeak eskolara egokitzen joateko. Hau lortzeko, lehenengo astean bi orduz baino ez dira joaten, gero hiru orduz azkenean ordutegi normalera heldu arte.Izan ere, umeentzat eskolara joateak aldaketa itzela suposatzen du. Etxean umeak bere gauzak ditu eta etengabe dago bere gurasoekin harremanetan. Orain, aldiz, askoz eremu zabal batera abiatu behar da, non gauza guztiak denonak diren eta bere kabuz baliatzeko tresna batzuk martxan jarri behar dituen.

Egokitzapen hau, normalean, haur eskolan egiten da baina bertara joatea ez da derrrigorrezkoa eta horregatik, oso ondo ikusten dut artikulu honetan planteatzen dena. Egia da haur eskoletan egon direnak egokitzapen hau errazagoa izango dutela, aurretik esperientzia antzeko bat bizi izan dutelako, horregatik esaten da ume bakoitzarentzat egokitzapen atal hau desberdina dela.


Ongizate hau, umeei begira dago batez ere, baina gurasoak ere kontuan hartzen dira. Izan ere, guraso batzuei oso zaila egiten zaie lehenengo egunetan hainbeste ordu banatzea euren seme alabetaz, nahiz eta honen aurrean ere iritzi ezberdinak ageri.


2007-10-12

INTEGRAZIOA BULTZATUZ!

Belen fundazioak, "Obra social caja Madrid¨ laguntzarekin, liburu bilduma bat argitaratu nahi du "Héroes sin limites" izenarekin.
Niri artikulu hau oso interesgarria iruditu zait, eta bertan esaten denarekin erabat ados nago. Gaur egun gutxitan ikus ditzakegu gaitasun ezberdineko umeen integrazioari lotutako liburuak. Liburuek, askotan, gizarte honetan azaltzen diren puntu batzuk baino ez dituzte islatzen.

Fundazio honek, aldiz,liburu bilduma bat argitaratu nahi du ume gaixotu eta ez gaixotuentzat, non protagonista gaixotasun mota ezberdinak dituen umea den.

Era honetan, umeek txikitatik ezberdintasunak normaltzat hartuko dituzte eta beraien arteko integrazioa askoz eraginkorragoa izango dela uste dut. Baliagarria izateaz gain, umeek ere, askoz gauza gehiago ikasiko dituzte euren ikaskideetaz eta ezintasunen bat duten umeen integrazioa era arrunt batean emango da. Hala ere, gaur egun eskola batzuetan integrazio hau bai ematen dela aipatu beharra dago, baina aldez aurretik, umeek liburu sinple batzuen bitartez honetaz ohartzea eta honetaz kontziente izatea ez legoke batere txarto.

Artikulu hau umeen integrazioa bultzatzeko zuzenduta badago ere, guraso eta irakasleentzat ere funtzeskoa izan daiteke, liburu hauek irakurtzea dakartzaten onurak umeei ikusarazteko.