2007-12-25
2007-12-24
HEZKUNTZA MUGA-GABE
Honen inguruan hitz egiten da bitakora honetan. Honez gain, beste hainbat artikulu sartu ditu, beti ere integrazioaren inguruan: eskola inklusiboak, hezkuntza integratzailea, eskola komunitatea...
HEZI ETA GARATU
2007-12-23
KOLORE GUZTIAK
2007-12-17
2007-12-16
EROSOTASUNEAN JAUSI GARA?
Hik Hasi aldizkarian aurkitu dut Maitek honen inguruan idatzitakoa, eta benetan interesgarria iruditu zait.Haur etorkinen irakaslea naiz Barakaldoko ikastetxe batean. Ikasturte honetan hasi naiz beraiekin beharrean. Gai honen inguruan ez nekien ezer, eta gauetik egunera, haur etorkinen euskara laguntzaile bihurtu naiz. Hainbat ikastaro eta hitzaldietara joaten nabil, ea zer edo zer laguntzekorik esango didaten edo esperantzarekin, baina, egia esan, benetan balio izan didaten gauz gutxi entzun ditut orain arte! Denok ere, nahiko galduta gabiltzala iruditzen zait. Hala ere, bada behin eta berriro entzuten ari naizen esaldi bat hitzaldietan, ikastetxean, nire egoera berdinean dauden irakasleei, atal honetako partaideei... eta sutan jartzen nau: "haur etorkinei euskara irakasteko ez dugu material didaktikorik, eta horrela, oso zaila edo ia ezinezkoa zaigu euskara irakastea". Egia da, bai, ni aurten sartu naizela mundu honetan, baina orain arte haur etorkinekin izan dudan esperientziagatik, nik uste dut kexu hori erosotasunak eragiten digun kexua baino ez dela. Izan ere, hori diotenek, pentsatu al dute noizbait pertsonok hizkuntzak nola ikasten ditugun? Material didaktikoa benetan hain garrantzitsua ote da? Edo ez ote dute garrantzi gehiago material didaktikoak baino irakasleek haur horiekiko dituzten jarrerek? Eta pentsatu ote dute azken 30 urteotan haur erdaldunak euskal ikastetxeetan nola euskaldundu diren? Material didaktiko horiek, moldaketa urri batzuk eginda, ez al dute balio kasu horretarako? Haur hori ikasgelan eroso, gustura, integratuta sentitzeak, ez ote du horrengan gure hizkuntza ikasteko eragin handiagoa izango material didaktiko ona izateak baino? Gu haur horren lekuan jarriko bagina hizkuntza berri bat ikasteko, zer izango zatekeen garrantzitsuena? ... Eta... Zer da irakaskuntza? Irakaskuntzak, irakasle izateak, zer inplikatzen du?Nik oraindik ez dut esperientzia gehiegi arlo honetan, baina nik uste dut, sarriegi eta ez haur etorkineik soilik, irakasleok erosotasunean erortzen garela, eta irakaskuntza lanbide eta bokazio ez bada, zuhaitz horrek fritu gutxi ematen ditu!MAITE
egilea: Eztizen Angulo en 4:49 0 iruzkin
Etiketak: erosotasuna, etorkinen integrazioa, material didaktikoa
ESKOLARATZE PROZESUAN SORTUTAKO BEHARRAK
Oraingo honetan, ikasle etorkinak eskolaratzean, gelan prozesua nola bideratu azalduko dut. Prozesu honetan, behar batzuk sortzen dira eta honako hauek dira:
- Harrerako gizartearen kultura ezagutzeko eta horri egokitzeko ikasleak duen beharra: jatorrizko ingurune kulturalean ikasitakoa eta ona etortzean, eskolaren irudia eta gizartean aurkitzen duena oso ezberdinak izan daitezke. Denbora eman behar diegu hau bereganatzeko eta guk ere ahaleginak egin behar ditugu eskolaren eta familiaren ikuspuntu ezberdinak argitzeko eta ulertzeko. Era horretan, denok aberastuko gara kulturen arteko elkarrrizketen bidez.
- Ikasle etorkinaren kultura eta hizkuntza baloratzeko dagoen beharra: ikasleak sentitu behar du bera, bere jatorrizko kultura eta hizkuntza onartzen eta baloratzen dugula. Horrek garrantzi handia du norberaren irudi positiboa eraikitzeko, eta hemengo kultura eta hizkunzta onartzeko jarrera ona izateko ere.
- Hemengo hizkuntzak ikasteko ikasle etorkinak duen beharra
- Ikaslearen integrazioa lehenengo unetik zaindu beharra: ikasle berriak etortzen diren momentutik integrazioa bideratu dugu eta desberdintasunen aurrean sor daitezkeen gatazkak eta baztertzeak gainditzen lagundu behar diegu.
- Ikaste prozesuari gertutik jarraitu beharra: haurraren aurrerapen, ozotopo edo zailtasunak aztertuko ditugu eta horiek gainditzeko behar duen laguntza eskainiko diogu.
- Ikasle guztiei kulturarteko hezkuntza eskaini beharra: aberasgarria da gelan kultura ezberdinak egotea. Aukera eman behar diegu ikasle giztiei kultura ezberdinak ezagutzeko, baloratzeko.
Informazio hau,Hik Hasi aldizkaritik atera dut. Oso interesgarria dela uste dut. Amaia Sesmak, Pilar Hernández-ek eta Irma Ortegak idatzitako artikulutik atera dut. Gasteizko Berritzeguneko Kultura Arteko batzordeko kideak dira.
egilea: Eztizen Angulo en 3:13 0 iruzkin
Etiketak: aniztasuna, etorkinen integrazioa, harremanak, irakasleen lana, kulturartekotasuna
ESKOLARATZEAN FAMILIAREKIN SORTU DAITEZKEEN ARAZOAK
Haurrek, gizarteko hizkuntzan zenbat eta erraztasun handiagoa hartu, orduan eta distantia handiagoa ezartzen da erraztasun hori lortu ez duten helduekiko. Gainera, etxeko hizkuntzan erraztasuna galtzen badoaz, azkenean familiarekin berarekin komunikazio arazoak ere sor daitezke.
Honen aurrean, irakasleok kontuan hartu beharko ditugu aipatutako ezaugarriak, gure esku hartzea egoera berrietara egokitzeko. Egokitzapen prozesu bat bideratuz lortuko da, familiak dinamika berrian behar duen erritmoan eta denboran moldatzen joan dadin, informazio argia eta zehatza emanez, eta haien egoera ulertzeko enpatia baliatuz.
egilea: Eztizen Angulo en 2:45 0 iruzkin
Etiketak: aniztasuna, arazoak, etorkinen integrazioa, harremanak, irakasleen lana
2007-12-15
KULTURARTEKOTASUNA BULTZATUZ!
Kulturartekotasuna jorratzen duen web orrialde interesgarri bat aurkitu dut, eta oso baliagarria izan zait informazio ugari eskuratzeko. Orrialde honetan gai honen inguruko material ugari dago: tresna didaktikoak, artikuluak, liburuak, jolasak...
Nik orain oso interesgarriak iruditu zaizkidan bi artikulu azpimarratuko ditut eta hauek azalduko ditut pixka bat. Hala ere, orrialde osoa interesgarria da eta irakurtzera bultzatzen zaituztet!
Orain azalduko dudan lehen artikulu hau, gabonen ingurukoa da. Gabonak heltzear daude eta horregatik, guztietatik hau aukeratu dut. CEIP Cristobal Colón, Valladolid-en egindakoa da. Hauek, herrialde ezberdinentatik etorritako atzerritarrak ikertzen hasi dira. Kasu honetan, kulurartekotasuna lantzeko, bi ariketa burutu dituzte.
- Belen bat egin dute, mundu osoko pertsonaiak erabiliz.
- Gabonetan Bulgarian ezagunak diren ogiak prestatu dituzte ume guztientzat zuzenduta.
Oso deigarria da, honen inguruan, informazio zehatzagoa ikusteko, klik egin hemen.
Bigarren artikulu honetan, material didaktikoak ikus ditzakezue. Lehenik eta behin, herrialde ezberdinetako jolasak ageri dira. Hauek oso aproposak izan daitezke, izan ere, eskoletan herrialde ezberdinetako umeak egoten dira eta oso aberasgarria ikusten dut, bakoitzak bere herrialdetako jolasak erakustea gainontzeko umeei.
Jolasak agertzeaz, gain, bese artikulu batzuk irakurtzeko aukera duzue.
egilea: Eztizen Angulo en 2:28 0 iruzkin
Etiketak: aniztasuna, etorkinen integrazioa, gabonak, harremanak, kulturartekotasuna, material didaktikoa
2007-12-08
HARREMANAK
Hemen doakizue argazki interesgarri batzuk, guraso eta seme-alaben interkazioen ingurukoa.
Gurasoen lana da umeak ondo hezitzea. Euren seme/alabak maitatu behar dituzte, eurentzat hoberena dena egin, eta ulertzen saiatu behar dira. Ume bakoitza ezberdina da, bakoitzak bere gustuak, mugak izango ditu eta hauek ezagutzea ezinbestekoa da aurrera jarraitu ahal izateko!
Umeak gurasoak maite dituzte beste ezer baino gehaigo, mesedez egin dezagun berdin!
egilea: Eztizen Angulo en 1:58 0 iruzkin
Etiketak: harremanak, interakzioa, maitasuna