Gure ohiturak landuz, eta besteen kulturak errespetatuz, eratu dezagun mundu bakar integratu bat!

2007-12-25

You tubera bideo bat sartu dut. Unibertsitatetik ikusten den Bilbon zatia da. Oso laburra da baina zelan egiten den jakin ondoren, orain gehiago sartuko ditut!
You tuben Bilbon paisaia idazten baduzue, agertuko zaizue!

2007-12-24

HEZKUNTZA MUGA-GABE


Azkeneko bitakora hau, euskara eta etorkinen hizkuntz integrazioaren ingurukoa da. Gaur egun, gero eta etorkin gehiago datoz ona, eta nik uste dut, egoera hau guztioi baldintzatzen digula.
Honen inguruan hitz egiten da bitakora honetan. Honez gain, beste hainbat artikulu sartu ditu, beti ere integrazioaren inguruan: eskola inklusiboak, hezkuntza integratzailea, eskola komunitatea...

HEZI ETA GARATU


Hemen daukazue nire gaiarekin zerikusia duen beste bitakora bat. Nire ustez, oso osatua dagoela uste dut. Etorkinen integrazioaz mintzatzen da batez ere, hau da, euren jarrera, horren aurrean irakasleen eginbeharrekoa, familia, integrazioa nola bultzatu...
Hainbat informazioa ageri da, eta gaia interesgarria iruditzen bazaizue, irakurtzera bultzatzen zaituztet!





2007-12-23

KOLORE GUZTIAK


Lehenengo bitakora hau, oso interesgarria iruditu zait. Kulturaniztasunaz aritzen da. Honen inguruan informazio ugari dauka, zelan landu, irakaslearen zeregina, errekurtso didaktikoak... Niri oso baliagarria iruditu zait, honen inguruko informazio asko irakurri ahal izan dudalako eta erabilgarria izan zaidalako.



2007-12-17

Slidesharen, Down sindromeari buruzko lan bat jarri dizuet. Honen inguruko informazio interesgarria agertzen da. Pasadan urtean, Joanak, Norak, Olatzek eta nik egin genuen lana da, pedagogian hain zuzen ere.

2007-12-16

EROSOTASUNEAN JAUSI GARA?

Haur etorkinen irakaslea naiz Barakaldoko ikastetxe batean. Ikasturte honetan hasi naiz beraiekin beharrean. Gai honen inguruan ez nekien ezer, eta gauetik egunera, haur etorkinen euskara laguntzaile bihurtu naiz. Hainbat ikastaro eta hitzaldietara joaten nabil, ea zer edo zer laguntzekorik esango didaten edo esperantzarekin, baina, egia esan, benetan balio izan didaten gauz gutxi entzun ditut orain arte! Denok ere, nahiko galduta gabiltzala iruditzen zait. Hala ere, bada behin eta berriro entzuten ari naizen esaldi bat hitzaldietan, ikastetxean, nire egoera berdinean dauden irakasleei, atal honetako partaideei... eta sutan jartzen nau: "haur etorkinei euskara irakasteko ez dugu material didaktikorik, eta horrela, oso zaila edo ia ezinezkoa zaigu euskara irakastea". Egia da, bai, ni aurten sartu naizela mundu honetan, baina orain arte haur etorkinekin izan dudan esperientziagatik, nik uste dut kexu hori erosotasunak eragiten digun kexua baino ez dela. Izan ere, hori diotenek, pentsatu al dute noizbait pertsonok hizkuntzak nola ikasten ditugun? Material didaktikoa benetan hain garrantzitsua ote da? Edo ez ote dute garrantzi gehiago material didaktikoak baino irakasleek haur horiekiko dituzten jarrerek? Eta pentsatu ote dute azken 30 urteotan haur erdaldunak euskal ikastetxeetan nola euskaldundu diren? Material didaktiko horiek, moldaketa urri batzuk eginda, ez al dute balio kasu horretarako? Haur hori ikasgelan eroso, gustura, integratuta sentitzeak, ez ote du horrengan gure hizkuntza ikasteko eragin handiagoa izango material didaktiko ona izateak baino? Gu haur horren lekuan jarriko bagina hizkuntza berri bat ikasteko, zer izango zatekeen garrantzitsuena? ... Eta... Zer da irakaskuntza? Irakaskuntzak, irakasle izateak, zer inplikatzen du?
Nik oraindik ez dut esperientzia gehiegi arlo honetan, baina nik uste dut, sarriegi eta ez haur etorkineik soilik, irakasleok erosotasunean erortzen garela, eta irakaskuntza lanbide eta bokazio ez bada, zuhaitz horrek fritu gutxi ematen ditu!
MAITE
Hik Hasi aldizkarian aurkitu dut Maitek honen inguruan idatzitakoa, eta benetan interesgarria iruditu zait.

ESKOLARATZE PROZESUAN SORTUTAKO BEHARRAK

Oraingo honetan, ikasle etorkinak eskolaratzean, gelan prozesua nola bideratu azalduko dut. Prozesu honetan, behar batzuk sortzen dira eta honako hauek dira:

  • Harrerako gizartearen kultura ezagutzeko eta horri egokitzeko ikasleak duen beharra: jatorrizko ingurune kulturalean ikasitakoa eta ona etortzean, eskolaren irudia eta gizartean aurkitzen duena oso ezberdinak izan daitezke. Denbora eman behar diegu hau bereganatzeko eta guk ere ahaleginak egin behar ditugu eskolaren eta familiaren ikuspuntu ezberdinak argitzeko eta ulertzeko. Era horretan, denok aberastuko gara kulturen arteko elkarrrizketen bidez.
  • Ikasle etorkinaren kultura eta hizkuntza baloratzeko dagoen beharra: ikasleak sentitu behar du bera, bere jatorrizko kultura eta hizkuntza onartzen eta baloratzen dugula. Horrek garrantzi handia du norberaren irudi positiboa eraikitzeko, eta hemengo kultura eta hizkunzta onartzeko jarrera ona izateko ere.
  • Hemengo hizkuntzak ikasteko ikasle etorkinak duen beharra
  • Ikaslearen integrazioa lehenengo unetik zaindu beharra: ikasle berriak etortzen diren momentutik integrazioa bideratu dugu eta desberdintasunen aurrean sor daitezkeen gatazkak eta baztertzeak gainditzen lagundu behar diegu.
  • Ikaste prozesuari gertutik jarraitu beharra: haurraren aurrerapen, ozotopo edo zailtasunak aztertuko ditugu eta horiek gainditzeko behar duen laguntza eskainiko diogu.
  • Ikasle guztiei kulturarteko hezkuntza eskaini beharra: aberasgarria da gelan kultura ezberdinak egotea. Aukera eman behar diegu ikasle giztiei kultura ezberdinak ezagutzeko, baloratzeko.

Informazio hau,Hik Hasi aldizkaritik atera dut. Oso interesgarria dela uste dut. Amaia Sesmak, Pilar Hernández-ek eta Irma Ortegak idatzitako artikulutik atera dut. Gasteizko Berritzeguneko Kultura Arteko batzordeko kideak dira.

ESKOLARATZEAN FAMILIAREKIN SORTU DAITEZKEEN ARAZOAK

Etorkinak eskolaratzean, oso faktore garrantzitsua da familia eta eskolaren artean harreman ona izatea. Askotan, bide hau ez da erraza izaten. Batzutan ikaslea eskolaratzean, bere jatorriko kulturarekin bat ez datozen balio batzuen eragina izan dezake.
Haurrek, gizarteko hizkuntzan zenbat eta erraztasun handiagoa hartu, orduan eta distantia handiagoa ezartzen da erraztasun hori lortu ez duten helduekiko. Gainera, etxeko hizkuntzan erraztasuna galtzen badoaz, azkenean familiarekin berarekin komunikazio arazoak ere sor daitezke.
Honen aurrean, irakasleok kontuan hartu beharko ditugu aipatutako ezaugarriak, gure esku hartzea egoera berrietara egokitzeko. Egokitzapen prozesu bat bideratuz lortuko da, familiak dinamika berrian behar duen erritmoan eta denboran moldatzen joan dadin, informazio argia eta zehatza emanez, eta haien egoera ulertzeko enpatia baliatuz.
Prozesuaren urratsak eta denborak desberdinak izango dira familia bakoitzaren estiloaren eta kulturaren arabera. Horren aurrean, irakasle bakoitzak ikusiko du zein izan daitekeen unerik aproposena guraso berriak gelako dinamikan parte hartzera gonbidatzeko.
Batzuetan, beste guraso baten konplizitaterekin jokatzea eragin positiboak izan ditzake. Beste kasu batzuetan, aldiz, eskolako jaialdietan, guraso guztien parte hartzea bultzatzea, guraso horiei garrantzia emten diegula ikusten badute agian, integratzeko pausuak emango dituzte.... Beti ere pertsonaren arabera izango da.

2007-12-15

KULTURARTEKOTASUNA BULTZATUZ!

Kulturartekotasuna jorratzen duen web orrialde interesgarri bat aurkitu dut, eta oso baliagarria izan zait informazio ugari eskuratzeko. Orrialde honetan gai honen inguruko material ugari dago: tresna didaktikoak, artikuluak, liburuak, jolasak...

Nik orain oso interesgarriak iruditu zaizkidan bi artikulu azpimarratuko ditut eta hauek azalduko ditut pixka bat. Hala ere, orrialde osoa interesgarria da eta irakurtzera bultzatzen zaituztet!

Orain azalduko dudan lehen artikulu hau, gabonen ingurukoa da. Gabonak heltzear daude eta horregatik, guztietatik hau aukeratu dut. CEIP Cristobal Colón, Valladolid-en egindakoa da. Hauek, herrialde ezberdinentatik etorritako atzerritarrak ikertzen hasi dira. Kasu honetan, kulurartekotasuna lantzeko, bi ariketa burutu dituzte.

- Belen bat egin dute, mundu osoko pertsonaiak erabiliz.

- Gabonetan Bulgarian ezagunak diren ogiak prestatu dituzte ume guztientzat zuzenduta.

Oso deigarria da, honen inguruan, informazio zehatzagoa ikusteko, klik egin hemen.

Bigarren artikulu honetan, material didaktikoak ikus ditzakezue. Lehenik eta behin, herrialde ezberdinetako jolasak ageri dira. Hauek oso aproposak izan daitezke, izan ere, eskoletan herrialde ezberdinetako umeak egoten dira eta oso aberasgarria ikusten dut, bakoitzak bere herrialdetako jolasak erakustea gainontzeko umeei.

Jolasak agertzeaz, gain, bese artikulu batzuk irakurtzeko aukera duzue.

2007-12-08

HARREMANAK

Hemen doakizue argazki interesgarri batzuk, guraso eta seme-alaben interkazioen ingurukoa.
Gurasoen lana da umeak ondo hezitzea. Euren seme/alabak maitatu behar dituzte, eurentzat hoberena dena egin, eta ulertzen saiatu behar dira. Ume bakoitza ezberdina da, bakoitzak bere gustuak, mugak izango ditu eta hauek ezagutzea ezinbestekoa da aurrera jarraitu ahal izateko!
Umeak gurasoak maite dituzte beste ezer baino gehaigo, mesedez egin dezagun berdin!

2007-12-06

2007-11-26

2007-11-25

KULTURARTEKOTASUNA

Hemen doakizue interkultualitateari buruzko bideo bat. Oso interesgarria dela uste dut, bertan esaten dena oso garrantzitsua da eta denok kontuan izan beharrekoa, eta horrez gain, marrazki ederrak agertzen dira.

http://www.youtube.com/watch?v=RxsvztGEewU

2007-11-24

MUNDUA JOLASEAN!

Kulturartekotasuna lantzeko beste metodo eraginkor bat, tailerrak eta jolasak dira.
Mundua jolasean liburuan, kontinente bakoitzeko bost jolas eta bost tailer aurkezten dira.
Urtxintxako web orritik ateratako liburua da.

BIDEA ERRAZAGOA EGINEZ!

Ereite elkarteak, urriak 18, larunbatean, literatura eta artea ezagutarazten duen erakusketa eta liburua plazaratu zuten.
Honen helburu nagusia, kulturartekotasuna izan da, hau da, munduan dauden kultura ezberdinak ezagutzea eta hauetaz gozatzea dakarren aberastasuna agerian ustea.
Hau lantzeko, kuturartekotasuna, metodo ugari daude. Euretariko bat Ereite elkarteak egindakoa izan da. Herrialde ezberdinetako artea eta literatura modu ezberdin batean landu dute, ipuinen eta artelanen bitartez hain zuzen ere.
Horretarako, herrialde ezberdinetako 33 ipuin hartu eta hauek artelan bilakatzea izan da helburuetariko bat.
Azkenik erakusketaz gain, 31 ipuin eta 33 artista eginiko artelanak liburu batean plazaratu dute. Liburuan, herrialde eta kultura ezberdinetako, hizkuntza, artea eta literatura ageri dira.

Niri, oso garrantzitsua eta interesgarria iruditu zait egindako lana. Metodo entretenigarri baten bitartez, kultura ezberdineko informazio ugari eskuratzeko aukera ematen du eta horrez gain, gureaz gain, beste hainbat kultura daudela kontzientzia hartzera bultzatzen gaitu. Guretzat gurea oso garrantzitsua, aberatsa den bitartean kanpotik etortzen diren pertsonek ere berdina pentsatuko dute euren kulturaz. Ona etortzean izugarrizko esfortsua egin behar dute bertako bizimodura moldatu behar direlako. Hau egitea oso zaila da eta horregatik guk ere erraztasun batzuk ipintzea komenigarria izango litzateke. Eurek ikusi behar dute, ona moldatzeak eta hemengo kultura ezagutzeak ez duela esan nahi euren kultura alde batera utzi nahi dugunik. Horretaz kontziente badira, bidea askoz errazagoa izango litzateke eta hau egiteko gure lana ere ezinbestekoa da.


Kulturartekotsuna lantzeko adibidez, Aurelio Vicentek, liburuko diseinatzaileak, mendebaldean erabiltzen dugun teklatua irudikatu du liburuaren azalean, baina hizkuntza ezberdineko hizkiekin. Adibide hau, euren lekuan jartzeko aukera ematen digu, hau da, eurek jasan beharreko zailtasunak bizitzeko.

Oso interesgarria izateaz gain, nik uste dut oso aproposa izan daitekeela umeekin lantzeko. Inkontzienteki gauza ugari ikasiko lituzkete eta kultura ezberdinetan daden ezaugarri, ohiturak, ikasteaz gain, hauek errespetatzera eta baloratzera bultzatzen ditugu.














2007-11-18

TRATU TXARRAK

Bideo hau aukeratu dut, oso ondo islatzen delako orain arte azaldutakoa. Kasu honetan, neskak etxean ikusitakoa errepikatzen du, hau da, aitak amari egindako berdina egiten du jolasten duenean.

HARRIGARRIA BENETAN!
http://www.youtube.com/watch?v=GcRY4YQNvQg

http://www.youtube.com/watch?v=GcRY4YQNvQg

2007-11-10

LIBURUEN GARRANTZIA

Litterae Mundi izeneko liburudendak, hainbat ipuin proposatzen ditu kulturartekotasuna jorratzeko. ( Beste hainbat gai ere noski).

Hona hemen, http://www.sarekide.net/experiencias/kulturarte/Litterae%20Mundi/cuentosoctubre, kulturartekotasuna lantzeko liburuak. Liburuen izenburuak ageri dira. Liburu ugari direnez, sailkatuta ageri dira, hau da, liburuak aipatu aurretik zertaz doazen azaltzen da gainetik eta ondoren, horien inguruko hainbat liburuen izenburuak ageri dira.
Kulturartekotasuna lantzeko gai ezberdinak ageri dira, eta beraz, liburu ugari ikus daitezke bertan.
Beraz, hau, kulturartekotasuna lantzeko beste bide bat izango litzateke.

BAKIOKO ESKOLAKO INAUTERIAK

Gaur egun, etorkin ugari heltzen ari dira Euskal herriko eskola desberdinetara eta hori ikusita, hianbat eskoletan kulturartekotasunaren inguruko proiektuak habian jarri dituzte.


Nik adibidez, Bakioko Urkitza ikastetxean ikasi nuen eta pasadan urtean praktiketan egon nintzenean, inauterietan, interkulturalitatea izeneko gaia jorratu zuten. Honen inguruko proiektu bat landu zuten.

Eskolan kanpoko hamar ume daude, eta ume horien herrialdeak eta Euskal Herria batuz, herrialde bakoitzean tipikoak diren edariak eta janariak landu zituzten. Horretarako, eskola eta gurasoen arteko elkarrekintza eman zen. Izan ere, inauteriak heldu baino lehen, umeek eskolan herrialde ezberdinetako edariak eta dantzak landu baitzituzten. Gero, inauteri egunean antzerki eta abestien bitartez, hau guztia landu zuten.

Umeen antzerkiekin ez zen dena bukatu. Amaieran, kalean, "denda" ezberdinak jarri zituzten non herrialde ezberdinetako edariak agrtzen ziren pertsona guztiak proba zitzaten. Denda bakoitzean, herrialdearen izena jarrita zegoen eta bertan, bertakoak ziren umeen gurasoak ageri ziren, herrialde horretako edaria prestatzen.

Nire ustez, oso esperientzia polita izan zen. Umeek era dibertigarri baten bidez, gauza asko ikasi zituzten eta honez gain, eskola eta gurasoen artean ere, harreman estua lortu zen. Umeek, beraien ohituretaz gain, beste hainbat daudela barneratu zuten eta hauek errespetatu eta baloratu behar direla ikusi zuten. Klasean kanpoko umeak egotea ere, lana erraztu zuen eta politago bihurtu zuen, beraei izugarri gustatu zitzaielako bere herrialdeaz hitz egitea, hau da, garrantzia ematen geniola ikustea eta ondorioz, parte hartze handia egon zen.
Beraz, hau izan daiteke adibidez, interkulturalitatea lantzeko beste modu bat.

HELBURUAK

Mondragoneko unibertsitateak, XXI.mendeko hezkuntza erronka moduan, kulturartekotasuna eta eleaniztasuna jarri dute.
Bertan, ikasleak prestakuntzaren bukaeran gai hauen inguruan lortu behar dituen helburuak ageri dira.
Nire ustez, helburu egokiak dira, gure gizartea gero eta anitzagoa da eta honen aurrean nola jardun, zer egin, etorkinak integratzeko programak diseinatzen jakin, hizkuntza gutxitua nola bideratu, etorkinen hizkuntzen aurrean zelan jokatu... jakitea ezinbetsekoa delako gaur egun, irakasle gisa jarduteko.
Nire ustez gertatzen dena da, hori jakitera derrigortzen gaituztela baina gauza gutxi irakasten dizkigute gai hauen inguruan. Lehenik eta behin, atal hau hain garrantzitsua izanik garrantzi handiagoa eman beharko litzaioke unibertsitatan, gero, honen inguruko jakintza batzuk izan ditzagun. Adibidez, kulturartekotasuna bideratzeko jolasak erakutsi, jokaerak, suertatzen diren arazo batzuk azaldu eta huen interbideak ematen saiatu...
Egia da eskola bakoitza mundu bat dela, eta bakoitzean esperientzia desberdinak egongo direla, bina badira ezagutza orokor batzuk denontzat baliagarriak izan daitezkeenak.

http://www.youtube.com/watch?v=GcRY4YQNvQg

TRATU TXARRIK EZ!

Hau da pertsona anonimo batek idatzitakoa. Oso interesgarria iruditu zait eta bertan esaten dena egi osoa da nire ustez. Sentitzen dut euskeraz ez egotea, baina oso deigarria dela uste dut, horregatik jarri dut.

Tratu txar fisiko eta psikologikoen inguruan idatzita dago.


"UNAMOS NUESTRAS VOCES PARA DECIR NO AL MALTRATO


Me da igual que seas mujer, que seas hombre o una pobre criatura, NADIE tiene el derecho a maltratar a nadie,me da lo mismo que el maltrato sea físico o sea psicológico, NADIE tiene porque soportar eso en sus vidas...

Digamos NO a los golpes, digamos NO al chantaje emocional, digamos NO a cualquier tipo de vejación...

NADIE merece eso...

Seamos personas no salvajes...


NADIE absolutamente NADIE, tiene el derecho a golpear nuestro cuerpo sin piedad, por el simple hecho de que algo no esté a su gusto... Si hablamos de parejas, si no te gusta... PUERTAAA y se acabó

NADIE tiene porque retenernos mediante chantaje emocional...

NADIE tiene porque insultarnos, despreciarnos, día tras día hasta hacernos creer que verdaderamente somos nada...

NADIE tiene el derecho a manipular a su antojo la vida de otra persona...

NADIE en posesión de NADIE...

Ser pareja NO significa que uno de los (dos mayoritariamente el hombre aunque también hay casos contrarios) tenga al otro como esclavo para sus antojos, NO le puede exigir perfección y sacar defectos de la nada y porque si... cuando no es porque esta todo limpio es porque no lo esta y solucionarlo a base de golpes e insultos ...

A eso NO HAY DERECHO...

¡¡ DIGAMOS NO !! ¡¡ NO FORMEMOS PARTE DEL JUEGO !!

NO dejeis que NADIE os ponga la mano encima
NO dejeis que nadie intente machacaros moralmente, psicológicamente..."

2007-11-03

TRATU TXARRAK

Blogean batez ere etorkinen zailtasunen inguruan aritu naiz. Etorkinen dituzten arazoak zalatu nahi ditut, eta honen aurrean zer egin adierazi, ahal dudan neurrian.
Hala ere, blogean umeen zailtasunen inguruan arituko naizela adierazi dizuet, batez ere, eskolaratzearekin zerikusia duten arazoen inguruan.
Arazo ugari etorkinek izaten dituzte eta horregatik honen inguruko artikulu ugari sartzen saiatu naiz.
Hala ere, beste hainbat arazo daude gizarte honetan, gero eskolaratzean eraginak izan ditzaketenak. Horretariko puntu garratntzitsu bat harremanak dira. Familiaren arteko harremanak zenbat eta hobeagoak izan haurra hobeto egongo da arlo horretan inolako zailtasunik gabe. Baina harremanak txarrak badira, tratu txarrak agertzen badira inguruan, umeak kalte handiak sufritzen ditu eta horrek ere, eragin handiak izan ditzake gero ikasterako orduan.
Nik batez ere, andereño izango garenerako aurki ditzakegun arazo ugari aurkeztea espero dut.
Tratu txarren inguruan hitz egiten hasteko lehenik eta behin ematen diren tratu txar motak azaltzea ezinbestekoa da.

TRATU TXAR MOTAK

Umeek jasandako tratu txarrak mota askotakoak izan daitezke:



  • Tratu txar fisikoa : ume edo nerabeei kalte fisikoa eragin diezaiekeen gurasoen edo zaintzaileen ekintzak hartzen dira tratu txartzat. Bertan sartzen dira, ubeldurak, ebakiak, erredurak, hausturak, dislokazioak, barneko organoen lesioak, asfixia...
  • Abandono fisikoa: umearen premia fisikoak, behar bezala begiratuta ez daudenean ematen da. Premia hauek honako hauei dagozkie: elikadura, garbitasuna, zainketa medikua, higienea, heziketa...
Tratu txar emozionala: familiarteko edozeinek umea iraindu, gutxiesten duenean ematen da, abandonatzearekin mehatxatu edo umeen harteko harremanak oztopatzen dituenean. Honen barruan hauek sartzen dira:

- Gaitzespena: umearen elkarreraginei uko egitea, familiarteko harremanetatik baztertzea, bere buruaz iritzi txarra sortzea...

- Ikaratzea: zigor beldurgarriez mehatxatzea.

- Isolatzea: giza-harreman arruntak galaraztea.

Abandono emzionala: heldu, guraso edo tutorearen erantzun eza, umearen adierazpen emozionalei ( negarra, haserrea, irria). Honen barruan sartzen da axolagabekeria. Axolagabekeriaren kasuan, gurasoek edo tutoreek bere buruaz bakarrik azaltzen dute interesa, ez diote umearen beharrei jaramonik egiten.

Sexu abusua: ume edo nerabearen gaineko autoritatea erabiliz, familiarteko, tutore, heldu edo beste edozein adin txikikoak, ume edo nerabearekin edozein sexu-harreman mota izatea da. Sexu abusu mota asko daude: intzestua, bortxaketa, sexu-iraintzea...

Hauek dira tratu txar mota nagusienak baina hala ere beste batzuk ere badaude: lan esplotazioa, jaio aurreko tratu txarrak, abandonoa...

Informazio hau, http://www.bizkaia.net/Home2/Archivos/DPTO3/Temas/Pdf/Maltrato%20y%20desprotección%20en%20la%20adolescencia%20-%20Eusk.pdfn aurkitu dut. Honez gain, umearen jokaera honen aurrean eta zaintzailearen egoera ere agertzen dira eskema txiki batean.

Guk laster irakasle gisa jardungo dugu eta honelako egoerak kontuan hartzea ere ezinbestekoa da. Aipatutako lan honetan, tratu txarrak detektatzeko adierazle batzuk ere ageri dira. Zeintzuk diren jakin nahi baduzue, zoazte lehen aipatutako orrira!

Iturri hau oso baliagarrai izan zait, alde batetik, tratu txarren inguruan informazio ugari lortu izan dudalako eta beste alde batetik, tratu txarrak emateko adierazleak zeintzuk izan daitezkeen jakitea oso garrantzitsua iruditu zaidalako.



MARRAZKIEN GARRANTZIA

Berria egunkarian, 2007ko martxoan, asteartean, berri bat publikatu zuten tratu txarrak jasatzen dituzten umeen inguruan.

Erakusketa bat egin zuten Donostiako Udal liburutegian, eta bertan tratu txarrak jasan zituzten umeen 35 marrazki ageri dira. 5-16 urte inguruko umeak dira.

Eurentzat oso zaila da honen inguruan hitz egitea, kosta egiten zaie gertatutakoaz hitz egitea, batzutan, mehatxaileen beldur direlako , ausartzen ez direlako...

Egoera hau zalatzeko, marrazkietaz baliatzen dira. Marrazki ezberdinak erabiltzen dituzte eta berri honetan, ume ezberdinen marrazkien deskribapenak ageri dira. Marrazkietan argi eta garbi ikus daiteke umeek jasandako bortizkeria.


Marrazkien deskripaneak irakurtzera gomendatzen dizuet, bertan ondorio ikusgarriak ageri direlako eta hausnarketa sakon bat egitea proposatzen dizuet.


Niri oso ondo iruditu zait marrazkiak erakusketa batean islatu izana, era horretan jende guztia gertatzen ari denaz kontziente izan dadin eta egoera nazkagarri hau behingoz buka dadin!

Berria egunkarian, AINARA ARRATIBELek idatzitako artikulua da.

2007-10-27

"La escuela y los inmigrantes"

Hemen jartzen dizuet nire gaiari lotutako liburu bat.
Izenburua, "la escuela y los inmigrantes" deiturikoa da. Celia Ruiz Ibañez eta Miguel Siguán dira idazleak.
Azken urteetan etorkinen kopurua handituz joan da eta liburu honek, perspektiba errealista batetik eskoletan gertatzen ari dena islatzen du. Madril eta Kataluniako hainbat eskoletan ikerketak egin dituzte, batez ere etorkin asko joaten diren eskolen ikerketak agertzen dira liburu honetan, sortzen diren arazoak kontatzen dira eta horren aurrean zer egin azaltzen du.
Gu irakasle izango garenez, honen aurrean zer egin jakin behar dugu eta bertan arazoak eta irtenbideak ageri dira, horregatik oso egokia izan daitekeela uste dut.

IRAKASLEEN LANA

Umeek, guk pentsatzen duguna baino askoz gehiago dakite. Askotan, etorkinak ona etortzean ezer jakingo ez balute bezala tratatzen ditugu eta alde horretan oso erratuta gaude.

Bertako hizkuntza ez jakiteak ez du esan nahi gauza ugari ez dakizkitenik.

Irakaslearen lana, umea dakienetik abiatzea da. Kanpotik datozenean, euren ama hizkuntzan gauza asko dakizkite eta guretzat arlo guzti horiek ere garrantzitsuak direla ikusarazi behar diegu; eurek ikasitako jolasak, hizkuntza...

Euren ama hizkuntza baloratzen dugula ikusten badute, haurrak motibatuta egongo dira eta bertako hizkuntza ikasteko askoz arazo gutxiago izango dituzte. Baina nik uste dut, baloratzen dugula ikustea ez dela nahikoa, euren kulturak ere hemengo gizartean garrantzia duela ikusi behar dute. Horretarako oso garrantzitsua izango litzateke, euren klaseko txokoetan herrialde ezberdinetako materialak eta jostailuak egotea. Beste alde batetik, saiatu behar dugu, integrazio soziala eskolako esparru guztietan zabaltzen: gelara, jolastokira, jantokira, eskolaz kanpoko ekintzetra, txangoetara...Beraz, guztiok koordinatuta lan egin behar dugu, irizpide bateratuak erabiltzeko.

Hona hemen Hik Hasi-tik ateratako artikulua. Izenburua hauxe da: Ikasle etorkinak haur hezkuntzan: Hizkuntzen trataera haur etorkinekin.

Oso interesgarria dela uste dut. Alde batetik, etorkinekin hizkuntza berria zelan landu agertzen da. Horretarako, euren ama-hizkuntzaren garrantzia, gurasoen lana eta irakasleen egin beharrekoa azaltzen du argi eta garbi.

EUSKARAREN GARRANTZIA!

Etorkinak Euskal Herrira datozenean, ahaleginak egin behar ditugu euskara ikas dezaten, eta hein handi batean gure kulturara molda daitezen. Argi dago hau ez dela bide erraza, baina saiatu behar gara, eta horretarako hainbat estrategia erabil daitezke: jokoak, elkarrizketak...

Gaur egun toki guztietako umeak datoz ona. Batzuk ama hizkuntza moduan gaztelania dute eta eurentzako euskara guztiz ezezaguna bada ere, ona etortzean hizkuntza batean behintzat komunika daitezke. Arazo gehiago dago, ez gaztelania ez euskara ez dakiten umeen kasuan. Zelan hsi ezer ez badute ulertzen? Agian arazoa konplexuagoa izan daiteke baina lortu, lortzen da. Umea zenbat eta txikigoa izan orduan eta abantaila gehiago izango ditugu euskara ikasteko, euskara jabetuz joango delako. Nagusiak direnean, aldiz, zailtasun gehiago izaten dituzte, metodologia eskolan beste era batekoa izaten delako eta umeen euskara maila nahiko altua izaten delako.
Hala ere, nahiz eta guzti hau esan, askotan utopia besterik ez dela pentsatzen dut. Izan ere, etorkinak euskaraz ikas dezaten, lehenengo eta behin hizkuntza hori importantea dela ikusi behar dute. Baina zelan egin, hitz egiten ez badugu eta komunikazioetan ere garrantzi gutxi ematen bazaio?

Etorkinak ona etortzean bide erraza hautatzen dute. Zertarako euskara ikasi, gaztelerarekin soilik baliatu badaitezke? Honen aldaketa, gure lana da. Garrantzi gehiago eman beha diogu, eta hori eginez gero agian goikoek ere aldaketa batzuk eingo lituzkete, baina oinarritik hastea ezinbestekoa da.
Azken finean, gure kultura eta gure ideiak zeintzuk diren argi izan behar dugu eta honen garrantzia bultzatu behar dugu kanpokoak ere metologia honetara integra daitezen.

Euskara garrantzitsua eta baloratzen den hizkuntza bat dela ikusi behar dute eta eskolaz gain, honen erabilera sustatu behar dugu, eskolaz kanpo ere, hizkuntza honetan komunikatzeko aukerak izanez.
Etorkinak eskolan zelan jarduten duten jakiteako, hona hemen, Jesús Manuel Sptién Ortiz-ek idatzitako "Mugarik gabeko eskola" liburua.

2007-10-25

PRINTZIPIOAK

Etorkinak eskolaratzean, irakasleek hainbat gauza izan behar dituzte kontuan. Alde batetik, euren hasierako ezagutzak ikusi beharko lituzkete, hortik hasita umeek nolako eboluzioa izan duten jakin ahal izateko. Guztion egoera ez da berdina eta beraz, ume guztiekin ez da berdin jokatu behar, ikaskuntza indibidualizatua bultzatu behar dela uste dut.
Etorkinak eskolaratzean, hauexek izan beharko lirateke erabili beharreko printzipioak:
  • Integrazioa: ikasle etorkinekin eskola- integrazioa lortu nahi da, eta era berean gizarte-integrazioa eta kohesioa.
  • Berdintasuna: kultura arteko hezkuntzak talde nagusiak eta gutxiengoen taldeak elkarrekin berdin onartu behar direla esan nahi du. Eskolak denen arrakasta bultzatu behar du, etorkinena ere bai, gutxiengo kulturak ezagutzea eta elkarrizketan jartzea, jarrera baztertzaileak baztertzea, eta kultura arteko gatazkak eklarrizketaren bidez konpontzea.
  • Interkulturalitatea: kultura arteko hezkuntzak kultura ezberdinen elkarrizketa, errespetua, eta errekonozimendua bultzatu behar ditu. Horretarako gutxiengo kulturaren zenbait eduki, jarduera, eta presentzia curriculumean ageri behar dira.
  • Kalitatea: helburu hauek denontzako dira, inor baztertu gabe eta ikasle guztien eskola eta gizarte garapenaren alde.

SARRERA

Argi dago gizarte honetan era guztietako ezberdintasunak daudela. Era guztietako diferentziak: sexua, hizkuntzak, jatorria, ohiturak, kultura...eta beste alde batetik, diskriminazioa, ezberdintasun sozialak, boterea.. adierazte dutenak.
Lehenengo diferentziak bakoitzarentzat propioak dira eta bakoitzaren nortasuna markatzen dute.
Bigarrenak aldiz, egoera txarrera jo besterik ez dute egiten. Inmigrazioa da ezberdintasun hauekin lotzen den horietako bat. Etorkina izatea ez da normalean aniztasunarekin erlazionatzen, askotan arazo bat besterik ez du suposatzen, legearen aurrean, eskolan, gizartean...
Gaixotasunak dituzten umeekin ere, eskubide gabeko ezberdintasunak ematen dira sarritan. Arazo ugari izaten dituzte batez ere eskoletan beste haurrekin integrazioa lantzeko orduan.
Honen inguruan arituko naiz pixka bat, egoera nola dagoen ikus dezazuen!

2007-10-24

ESKUBIDEAK

Etorkinen inguruko integrazioari buruz aritu naiz, hainbat artikulu eta informazio irakurri ondoren.
Ondorioa hauxe izango litzateke: nortasuna kontuan hartuta denok gara ezberdinak eta ezberdintasun horiek aberastasun moduan mantendu behar ditugu baina aldi berean, ume guztion berdintasun printzipioa jorratu behar dugu, hau da, denok izan behar ditugu aukera berdinak inolako bazterketarik gabe.
Guztion integrazioa bultzatu behar dugu, hori eginez, horrek dakartzan onurak agerian ikusiko dugulako.
Hau aurrera eramateko, umeen eskubideak zeintzuk diren jakitea ezinbestekoa ikusten dut.
Hona hemen Nafarroako defentzaileak idatzitako hamar eskubideak. Askoz gehiago dira baina hamarretan laburtu ditu.
Ondoren, gaur eguneko umeak zelako eskubideak dituzten jakiteko, ariketa bat agertzen da irakasleak umeekin egiteko.

2007-10-21

ARAZOEKIN AURRERA!

Ikastetxeetara etorkin ugari heltzen hasi dira. Argi dago ikasle horiek beste ikasleekin batera ikasi behar dutela integrazioa lortzeko, baina praktikan oztopo ugari agertzen dira integrazio hori bideratzeko. Eta gure kasuan, bi hizkuntza ikasi beharrak ez du lana inolaz ere errazten. Gure artean ikasle horien eskolatzeak eztabaida eta kezka sortu ditu, baina batez ere ikasleak Lehen Hezkuntzako azken ziklora eta Bigarren Hezkuntzara heltzen direnean.
Hori da, Berria egunkarian (2006-03-21) aldarrikatzen dena, idatzitako artikulu honetan. Honen izenburua "ikasgelan etorkin bakar batek talde osoan eragiten du" izenekoa da.

Baina ez dira soilik etorkinen kasuak, ama hizkuntza euskara ala erdera izateak ere aldaketa ikaragarriak suposatzen baititu. Nik uste dut, aldaketa guztiak kontuan hartu eta laguntza handia eskainiz lortu daitekeela, beti ere guztion integrazioa bultzatuz.

Azken finean, horren aurrean norberak jartzen duen interesan dagoela gakoa uste dut. Ume batek hizkuntza bat ikasteko ahaleginak egiten baditu ikasiko du, eta aldiz, ahaleginak egiten ez dituena {berdin da etorkina izan ala hemekoa izan} ez du inolako arrakastarik izango.

Artikulu honetan, informazio pixkat emateaz gain, ume etorkinen iritziak agertzen dira, hizkuntza berria, euskara, ikastearen inguruan eta oso interesgarriak direla uste dut.



Bestalde, orain esandako guztia lortzea, hau da, integrazioa eta aldi berean umeen ersotasuna lortzea, gizarteko partaide sentituz eta hizkuntza berrien alorrean aurrera jarraitzeko gogoa izatea ez da ezinezkoa. Hori da Ave Maria ikastetxeak jarraitzen duen lan ardatza, jarduera berezi eta ezberdinen bitartez. Artikulu hau, Iñigo Astiz-ek idatzi du Berria egunkarian.

2007-10-20

DESBERDINTASUNEN ABERASTASUNA

Oso interesgarria iruditu zait Asier Iturriagaetxebarriak Berria egunkarian idatzitako artikulua, eta oso egokia izan daiteke honen inguruan hausnarketa sakon bat egiteko. Berri honetan batez ere, Zarauzko Oroiketa herri ikastetxeko integrazioa azaltzen da. Honen inguruan, bertako zuzendariak eta ikas buruak hitz egiten dute.

Bertan azaltzen denez, orain dela 6 urte Europakoak ez ziren etorkinak etortzen hasi ziren eta aparteko ikasgela batean sartu zituzten.
Orain honen inguruan, hausnarketa bat egin dezazuen esaten dituet mesedez. Zuek uste duzue hau eginez gero, benetako integrazioa lortuko dugula? Ez horixe! Gutxiengo pertsona horiek izugarrizko esfortsua egin behar dute hemen sozialitzatzeko. Haien lana hain handia izanik, zergatik saiatzen dira bide hau zailago egiten? Gizarteratzeko bide bakarra bertan bizi direnekin erlazionatzea da.

Ni batxilergoan egon naizenean, askotan ikusi dut A ereduan dauden etorkinak euren artean talde bat osatu dutela eta bertakoak, aldiz, beste talde bat. Era horretan inoiz ez dugu integrazioarik lortuko baina noski, hau ahalbidetzeko txikitatik hastea ezinbetsekoa da.

Ikastetxeko zuzendariak esaten duen bezala, honen ondorioz emaitza txarrak lortzen hasi ziren, eta are gehiago, ikasleen artean liskarrak sortzen ziren. "Ikasle etorkinek ez zuten lekurik bilatzen eskolan, ez ziren ikastetxeko kide sentitzen¨.


Hau ikustean aldaketak egin zituzten, ume guztiak klase berean jarriz. Nire ustez, hau izan beharko litzateke hasieratik egin beharrekoa. Umeak ez dira eskolara "egokitu" behar, eskola egokitu behar da umeetara. Eskola guztiak ume guztien bedintasuna jorratu behar dutela uste dut, denak egoera berdinetan jarriz. Horren aurrean egia da arazo batzuk suertatuko direla, hizkuntza mailan adibidez, eta honen aurrean bai pentsatu behar dutela zer egin.


Ikus dezakezuenez, niri artikulu hau oso interesgarria iruditu zait. Honen inguruan nire iritzia emateaz gain, artikulu honetan azaltzen den egoera azaldu dut gainetik, baina zehaztasun gehiagoz ikusteko klik egin hemen. Desberdintasunetan dagoen aberastasuna aprobetxatu beharko genuke, eta ez dena era txar batean hartu.

2007-10-14

INTEGRAZIOA

Gaur egun, eskola batean benetako integrazioa lortzea ez da batere erraza. Beti ulertu izan da talde minoritario bat edo kanpotik datorren pertsona bat, talde handian integratu behar dela, aurretik zituen ideiak eta bere aurretiko kultura alde batera utziz.


Baina zuek uste duzue hori eginez gero, benetako integrazioa lortzen dela__ Ez dezagun geure burua engainatu mesedez! Era honetan, bakoitzaren ezaugarri pertsonalak galtzea ez dakar, guztion artean ahalik eta berdintsuen izaten lortu arte. Bide hau jarraituz, pertsonaren pertsonalitatea galtzeko arriskuan gaude. Integrazioa, azken finean, pertsona bakoitzaren garapen soziala eta emozionala izango lirateke eta bakoitzaren ezaugarrietatik abiatuz askoz errazago lortzen da. Izan ere, lurralde bateko gizarte horretan sozializatzeak ez du esan nahi bakoitzaren ideia eta pertsonalitatea alde batera ustea!


Eskoletara ikasle ugari heltzen dira gaigabezi askorekin: fisikoak, psikikoak, sentsorialak, ekonomikoak eta sozialak. Beraz, argi ikus daiteke ume batzuen eta beste batzuen artean ezberdintasun itzelak daudela, ume bakoitza mundu bat delako. Hori kontuan izanik, ume bakoitzak dakienetik abiatu behar da irakaskuntza, guztion helmuga ez baita berdina izango.


Ume bakoitzaren ezaugarri pertsonalak kontuan harturik eta aldi berean, ume guztien artean berdintasun printzipio bat jorratzeko asmoz, laguntza eskuratzea ezinbestekoa. Artikulu honetan umeen artean integrazio bat lortzeko eta hau aurrera eramateko eman beharrreko informazioa agertzen da.

UMEEN BEHARRIZANAK OINARRIAN

Normalean esaten da, umeentzat eskola esperientzia izugarri polita dela, baina noski lehenengo egunak ez dira horrelakoak izaten.

Ume gehienentzat lehenengo egunak desatseginak izaten dira, negarrez egoten baitira askotan. Aldaketa handia suposatzen du eurentzat.
Hori dela eta, "Granada Digitalean" América Fernandez-ek idatzitako artikuluan, Granadan aldaketa batzuk egin dituztela ikusi dut, umeen ongizatea oinarritzat hartuz. Irailetik urrira hilabete bat itxi dute, umeak eskolara egokitzen joateko. Hau lortzeko, lehenengo astean bi orduz baino ez dira joaten, gero hiru orduz azkenean ordutegi normalera heldu arte.Izan ere, umeentzat eskolara joateak aldaketa itzela suposatzen du. Etxean umeak bere gauzak ditu eta etengabe dago bere gurasoekin harremanetan. Orain, aldiz, askoz eremu zabal batera abiatu behar da, non gauza guztiak denonak diren eta bere kabuz baliatzeko tresna batzuk martxan jarri behar dituen.

Egokitzapen hau, normalean, haur eskolan egiten da baina bertara joatea ez da derrrigorrezkoa eta horregatik, oso ondo ikusten dut artikulu honetan planteatzen dena. Egia da haur eskoletan egon direnak egokitzapen hau errazagoa izango dutela, aurretik esperientzia antzeko bat bizi izan dutelako, horregatik esaten da ume bakoitzarentzat egokitzapen atal hau desberdina dela.


Ongizate hau, umeei begira dago batez ere, baina gurasoak ere kontuan hartzen dira. Izan ere, guraso batzuei oso zaila egiten zaie lehenengo egunetan hainbeste ordu banatzea euren seme alabetaz, nahiz eta honen aurrean ere iritzi ezberdinak ageri.


2007-10-12

INTEGRAZIOA BULTZATUZ!

Belen fundazioak, "Obra social caja Madrid¨ laguntzarekin, liburu bilduma bat argitaratu nahi du "Héroes sin limites" izenarekin.
Niri artikulu hau oso interesgarria iruditu zait, eta bertan esaten denarekin erabat ados nago. Gaur egun gutxitan ikus ditzakegu gaitasun ezberdineko umeen integrazioari lotutako liburuak. Liburuek, askotan, gizarte honetan azaltzen diren puntu batzuk baino ez dituzte islatzen.

Fundazio honek, aldiz,liburu bilduma bat argitaratu nahi du ume gaixotu eta ez gaixotuentzat, non protagonista gaixotasun mota ezberdinak dituen umea den.

Era honetan, umeek txikitatik ezberdintasunak normaltzat hartuko dituzte eta beraien arteko integrazioa askoz eraginkorragoa izango dela uste dut. Baliagarria izateaz gain, umeek ere, askoz gauza gehiago ikasiko dituzte euren ikaskideetaz eta ezintasunen bat duten umeen integrazioa era arrunt batean emango da. Hala ere, gaur egun eskola batzuetan integrazio hau bai ematen dela aipatu beharra dago, baina aldez aurretik, umeek liburu sinple batzuen bitartez honetaz ohartzea eta honetaz kontziente izatea ez legoke batere txarto.

Artikulu hau umeen integrazioa bultzatzeko zuzenduta badago ere, guraso eta irakasleentzat ere funtzeskoa izan daiteke, liburu hauek irakurtzea dakartzaten onurak umeei ikusarazteko.